, zeinupean sortu zaren hori, neguko lehenengo hotzak etortzen direnean eta ilargia Euskal Zodiakoaren Gurpilaren 17. paralelo aldera doanean, orduantxe jabetzen zara, bat batean, zure bizia itoginaz josita dagoela. Konturatzen zara beraz, kanpoko lanak baino garrantzitsuagoa dela oinarri sendoa duen eraikina. Laburtuz, etorkizuna zementuz indartu behar dela bide batez zure ondokoena ziurtatzeko.

Ekialdeko zeinua zarenez, indibidualista izateko joera duzu eta originaltasuna azaldu nahi duzu auzokideen aurrean, nahi izanez gero ordea tradizionala izaten ere badakizu. Dena den, zure "egoa" nahiko gailenduta daukazu apartekoa sentitzeko eta jakin arazteko, ozenki aldarrikatuz, goraipatzen duzun herriaren koloreak.

Harri izarrak harrokeria areagotzen dizu, bakana eta apartekoa zarelako ustean zaude eta poeta izpiritua duzula sinesten duzu. Aukeran, nahiago duzu muino batekin, ibai batekin edo leku batekin elkar zaitzaten multzotik nabarmen geratzeko baldin bada. Ikaragarri maite duzu argazkietan ateratzea.


Kirol ospakizunaren batek hala eskatzen duela eta erraz janzten dituzu sostengu ikurrinak edo banderolak zure aurrealdean.


Aberastasun handirik gabeko gaztaroak izaera bortitza zizelatu dizu eta familiako ohiturei tinko lotuta zaude. Zure gurasoek dinastia bat osatu dute, ondare bat eraiki dute eta balore horiek gizaldiz gizaldi iraunaraztea espero dute zugandik.


Arrazoi horrengatik, zure etxean ateak itxita inor gabe lasai egotea gustatzen bazaizu ere, buru belarri aritzen zara familia elkar mantentze lanetan. Jai egun eta tradiziozko ospakizunetan denak zure teilatupean biltzen badituzu ere, maizegi ere ez da izaten... xuhur xamarra zara.


emakume, "etxeko" kontserba potoak eta "etxean" egindako hestekiak, zureak eta zuk negua ongi irauteko direla esaten harro zaude. Esku lanetan trebea eta iaioa zara, ez duzu zuk praka beltzean hari zuririk ipiniko.

gizonezkoa berriz, etxezuloa zara, beti aurkitzen duzu zereginaren bat zure egoitza hobetzeko, ez zara ez erretzen ikusi eta eskuak berotzen jartzen dituen horietakoa. Etxeko guztiak ondoan edukitzeko hartzen dituzu lan handiak baina adi egon! aspertu eta zure ondotik alde egin dezaten arriskua ere hartzen duzu.

zeinupean sortu zaren hori, mesfigaitza zara: onura urteen poderioz datorrenez "balore ziurra" bihurtu zara. Zure ingurukoek nolabaiteko interesagatik arduratzen direla pentsatzen duzu eta zalantzan jartzen dituzu beraien asmoak. Zerbaiten bila ote dabiltzan susmatzen duzu...

Zure burua babesteko, lagun, izaera bortitzezkoa zarela erakutsi nahi duzu, marmarka purrustak egiten, zuregana hurbiltzea oso zaila da, ate guztiak ixten dituzu. Hala eta guztiz ere zirrikituren bat aurkitu ezkero zure barnean arakatzeko, bihotz bigunekoa eta maitekorra zarela agerian geratuko da. Lagunek badakite beharrezkoa dutenean zuregan aurkituko dutela euskarria eta babesa. Ez zara ahoberokerian ibiltzekoa ez zaizu alperrik hitz egitea gustatzen eta sekretuak isilpean gordetzen dakizula ongi frogatu duzu.

Fisikoki zaren baina gazteagoa dirudizu. Ekaitza eta mendebaldeko haizeei aurre egiteko gai zara. Gorputz sendoduna eta gihartsua zara, bigarren aldiz begiratzeko gogoa pizten duena eta egia esan batek baina gehiago kopiatu nahi zaitu.


Zure izaerarekin ongi egokitzen zaizkizu, arkitekto edo dekoratzaile edota igeltsero lanbideak. Hala eta guztiz ere, gestiorako duzun zaletasunak, notario edo ondare kudeatzailea edota familia eginkizunetan epaia ongi dagozkizu baita ere.

NIRE ETXERA EZ DATORRENAK EZ DU NAHI NI BERE ETXERA JOATEA

ETXEAK, ATE BAT ETA NAGUSI BAT