,
zeinupean sortu zaren horrek, jakin ezazu zure zeinuaren behinolako jatorria
antzinako denboretan galtzen dela. Euskal Zodiakoaren Gurpilaren 68. paraleloan
Ilargia eta Eguzkia lerrokatzen direnean eklipse osoa gertatzen da eta benetako
nortasunekoak sortarazten du. Gertaera hau guztiz ezohikoa da, horregatik zure
jatorrizko zeinua desagertzear dagoenez oso pertsona berezia bilakatzen zaitu.
Ekialdeko
zeinua zarenez, Euskal Zodiakoaren ikur basatiena zara: askatasuna da gehien
maite duzuna, jendetzatik urruti egon nahi duzu eta oso independentea zara.
,
bakartia zarenez zure kabuz atera behar izaten duzu egoera zailenetatik ere, oso
azkarra eta trebea zara benetan.
Zure izarra Adarra da, honen eraginez egoskor xamarra zara eta nekez aitortzen dituzu egindako akatsak. Zure iritzia gailendu dadin saiatzen zara beti.
Mugak onartzea oso
zaila egiten zaizu, ez duzu araurik errespetatzen eta ezinezkoa da zuretik
ateratzea. Norbait hesiak jartzen saiatuko balitz, argi ibili dadila zure izaera
basatiak ez luke jasango. Ahaleginduko zinateke ihes egiten eta zerbait edo
norbait aurrean jarri ez gero ez zenuke zalantzarik edukiko gogor erasotzen.
Belardi freskoen bila ibiltzea duzu gogoko eta non eta berdeago hantxe hobeto.
Ez du ihesarekin zer ikusia, aukerak edukitzea maite duzu eta erabakia zurea
izatea.
,
emakume ala gizonezko izan, norbaitek bere ondoan nahi bazaitu, sekulakoak eta
bi egin beharko ditu: nahitaezkoa da zelai zabalean uztea, kate motzean lotzen
saiatzea pentsa ezina da, aukera guztien jabe zarela argi ikusi beharra daukazu.
Errendarazi zaituenak berriz, zure fideltasuna ziurtatuta dauka, nahiz eta
noizbehinka erakargarria izaten jarraitzen duzula frogatu nahi izan. Hazama eta
Aita babesle, maitekiro zaintzen dituzu zure umeak.
Fisikoki, Betizuak, handiegiak ez zarete baina ongi proportzionatuak, begirada
goxoa, aurpegi fina. Zure adatsak daukan kolorea oso berezia da, hori gorrixka
deskriba ezina, halere zure apaintzeko zaletasuna dela eta maiz aldatzen duzu
kolorea.
Eremu zabalak eta aire freskoa maite dituzunez, Betizuak kanpoko ekintzekin zerikusia duten lanbidetan aurkitzen ditugu: lorezaintza edo abentura eta esplorazioarekin zerikusia dutenak.
Ekintza gustukoena : Janaria lasai mastekatzea irentsi aurretik, belar berdea.
Zure akatsak : Kaikua izatea
Zure dohainak : Beti arrazoia duzu
Maite duzuna : Desagertu eta gogoan jartzen zaizunean itzuli
Gorrotatzen duzuna : Adarra jotzea, "burdina denean, zintzarri egile bihurtzen direnak" (aprobetxa zaleak)
Astegun gustukoena : Ostirala
Zure koloreak : Beixa, zuria
Zure zenbakia : 1a, sormen handikoa, saiatua, eginkorra, aintzalea, gain hartzaile, burujabe.
Zure arropa edo objektu fetitxea : Zintzarriak
Urtaro gustukoena : Udaberria
Zure landarea : Soroetako loreak.
Zure zeinu
lagun :
(Ikusi)
gustuko dituzun esamoldeak :
BEHI BETIZUK, BEHI BETIZUE
BILATZEN
BEHI EDERRAK ESNE
GUTTI